Aurkezpena
2003 urtekoa, Asteburu Musikatuen lehen edizioa izan zen. Urduri baina ilusio handiarekin, Tilosetako gune berezian, hainbat diska jartzaile/lagun elkartu genituen, igandeetan gustoko zituzten doinu lasai eta dotoreak eskaintzeko asmoz.
Jendearen (ikus-entzule) aldetik harrera ona izan zen hasieratik eta jende askok eskertu zigun ekimena. Konfusioa ere sortu zen, batzuen artean behintzat.
Historikoki Tilosak herriko dantzalekua izan dira. Zenbat pareja ez ote diren ezagutu Tilosetan antolatzen ziren dantzaldi haietan... Gurearekin ordea desberdintasunak nabarmenak ziren. Gure kasuan, helburua ez zen jendea dantzan jartzea (horretan nahikoa aritzen ginen gaueko saioetan). Helburua, doinu dotore eta lasaiekin, inguruaz eta ingukoetaz gozatzea zen, besterik gabe.
Askok esaten ziguten: "Oso ondo dago antolatu dezuena, oso musika ona entzun daiteke eta jendea gustora dago baina pena da inor dantzatzen ez egotea". Lasai, ez kezkatu, ez zen hori gure asmoa eta :-)

Mikel Makalaren saioan, lagunez inguratuta.
-----------------------
Hona hemen 2003. urteko saioen aioen informazio zehatzagoa:
I. EDIZIOA.
UDABERRIA
1.saioa. DZ ETA ARITZ SOUND SYSTEM. 2003 MAIATZAK 04.
Ekimenaren estreinaldia egiteko Zigor DZ-rekin elkartu ginen. Luxuzko konpainia, zalantzarik gabe. Zenbat saio elkarrekin eta zenbat abentura zoro. Tilosetako ingurunean berriz, giro lasaia zen nagusi. Lagun aparta.


Zigor DZ eta Aritz. Asteburu musikatuak/igandeko sargoriak inauguratzen :-)
2.saioa. DJ MAKALA. 2003 MAIATZAK 18.
Oraindik gaur bezain famatua ez zenean gerturatu zitzaigun Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Mikel Makala, Hernanira. Umila bezain atsegina, musika beltza eta latinoen olatuetan surflari aparta.


Mikel Makala, musika beltzaren zabalkundean nekaezin :-)
3.saioa. BAD SOUND SYSTEM. 2003 EKAINAK 01.
Euskal Herriko musika beltzaren erreferente. BAd Sound System izenpean iragarri arren, taldeko disko jartzailea (Iñaki "Steppi") izan zen gurean. Teknika oso landuarekin, Jamaikar musika gaurkotuena eskeini zigun, dotorezi haundiz. Munduan gutxi izango dira Iñaki bezalako disko jartzaile jator eta atseginak.

Eguraldiak ez zuen lagundu eta saioa Milagrosako kaperan egin behar izan genuen.

Apartekoa Steppiren saioa, apartekoa den lekuak merezi duen bezala.

Steppiren saio ederra, Ahal guztidunaren begiradapean :-)
4.saioa. DADDY JEFF ETA ARITZ SOUND SYSTEM. 2003 EKAINAK 15.
Estreinaldia saio hauetan Daddy Jeff haundiarentzat (aurrerago maiz izango genuen Tilosetan, zorionez). Erreferentea euskal hip-hopa ulertzeko unean. Abeslari eta musika egile aparta izateaz gain, disko jartzaile fina. Lagun ona.

----
UDAZKENA
5.saioa. MIK DIRTY VINYL. 2003 IRAILAK 28.
London hiriko Hackney ghettotik etorritako lagun handia. Anaia. Musika zaletu amorratua eta diseinatzaile aparta. Rare grooves, dub eta abar. Elegante.

6.saioa. BLACK JIKO. 2003 URRIAK 12.
Raul, gure euskal-kubatar kuttuna. Jamaikar doinuen maitale amorratua eta Balck Jiko taldeko abeslaria. Reggae doinu ederrekin, beti.

7.saioa. DZ. 2003 AZAROAK 09.
Zigor DZ berriro erasoan. Euskal Herriko scratch egile dotoreenaren saioa berria. Eguraldiak baldintzatuta eta kokaleku berriak arakatu naiean, Gunea garagardotegian egin zen saioa. Teknikoki fina eta aukeraketan dotore, beti bezala.

Eguraldi txarrarekin Tilosetako txoko ederrari alternatiba izan zitekeen Gunea garagardotegian ospatu genuen Zigorren saioa. Eskerrik asko Guneako jendeari, aukera emateagatik.

Zigor DZ, biniloak zirikatzen...

Gunea "chill out" Zigor DZ arekin :-)